Tutorial | Elements of designTutorial honek diseinuaren elementu eta arauak azaltzen ditu, normalean arteko ikasleei hasieran erakusten zaienak artea egitean erabiltzen diren hainbat propietate ulertzeko. Hau ez da zerrenda oso bat, beraz tutorial hau ulergarriago egitearren nahi duzuna gehitu, kendu eta konposa ezazu.ElementuakArauakKoloreaLerroaFormaEspazioaTesturaBalioaTamainaBalantzeaKontrasteaNabarmentzeaProportzioaPatroiaMailaketaKonposaketaGainbegiradaDiseinuaren elementuakOndorengo elementuak diseinuaren oinarrizko adreiluak dira.LerroaLerro bat luzera eta norabidea duen marka bat bezala definitzen da, gainazal batean puntu bat mugituz lortzen dena. Lerro bat luzeran, zabaleran norabidean, kurbadura eta kolorean alda daiteke. Lerro bat bi dimentsiotakoa (arkatza paperean) edo inplizituki hiru dimentsio izan ditzake.FormaUneko edo inplizitutako lerroak elkartzen direnean hutsune baten inguran, figura laua, forma bat sortzen da. Kolore edo itzaleko aldaketek forma bat defini dezakete. Formak hainbat motetan bana daitezke: geometrikoak (laukizuzena, hirukia, borobila) eta organikoak (ertz irregularrekin).TamainaObjektu, lerro edo formen proportzioak aldatzeari deritzo. Objektuen tamaina aldaketa erreala edo irudikaria izan daiteke.HANDIAtxikiaEspazioaEspazioa objektuen artean, inguruan, gainean, azpian edo barruan dagoen azalera huts edo irekia da. Formak inguruko eta barruko espazioekin osatzen dira. Espazioari askotan hiru-dimentsiotakoa edo bi-dimentsiotakoa esaten zaio. Espazio positiboak formen barruan daude. Espazio negatiboek formak inguratzen dituzte.Koloreakolorea isladatutako argi uhinaren luzeraren arabera nabaritzen dugun azaleraren ezaugarria da. Koloreak hiru dimentsio ditu: ÑABARDURA (kolorearentzako beste hitz bat bere izenaren arabera zehaztuta: gorria, horia,...), BALIOA (bere argitasun edo iluntasuna), INTENTSITATEA ( bere distira edo matetasuna).TesturaTestura gainazal batek ematen duen sentimendua da (uneko testura) edo itxura (inplikatutako testura) da. Testurak zakar, zetatsu, edo harritsu bezalako hitzekin deskribatzen dira.BalioaBalioa zerbaiten argi edo iluntasun zenbateko da. Kolorean balio aldaketa zuri edo beltza gehituz lortzen dugu. Chiaroscuro-k marrazkietan argi eta ilunaren arteko kontraste handia sortzean datza, balioa erabiliz.Diseinu arauakArauek diseinuko elementuak konposizioak egiteko erabiltzen dituzte.BalantzeaBalantzea bisualki itxura, forma, balioa, kolorea, eta abarren berdintasunaren sentimendua da. Balantzea simetriko edo maila berekoa ala asimetriko eta maila ezberdinetakoa izan daiteke. Objektuak, balioak, koloreak, testurak, itxurak, formak, eta abar erabil daitezke konposizio batean balantzea sortzeko.KontrasteaKontrastea kontrako elementuen justaposizioa daNabarmentzeaNabarmentzea zure atentzioa artelanaren eremu zehatz batzuetara gidatzeko erabiltzen da. Begiratzen duzun lehenengo lekua puntu fokala edo interesaren zentrua daProportzioaProportzioak beste batekin alderatuta gauza baten tamaina, kokapena edo kopurua adierazten du.Ausazko Inurria eta 4x4Andrew Fitzsimon-ek Sortutako SVG IrudiaClip Art Liburutegiak Eskeiniahttp://www.openclipart.org/PatroiaPatroia elementu bat behin eta berriz errepikatzean (lerro, forma edo kolore) sortzen da.MailaketaTamaina eta norabidearen mailaketak perspektiba lineala sortzen du. Kolore berotik hotzerako eta tonu ilunetik argirako mailaketak perspektiba aereoa sortzen du. Mailaketak interesa eta mugimendua gehi diezaioke forma bati. Ilunetik argirako mailaketak begia formatik barrena mugiaraz dezake.KonposaketaElementu ezberdinen konposizioa osotasun bat sortzeko.BibliiografiaHau dokumentua sortzeko bibliografiaren zati bat da.•http://www.makart.com/resources/artclass/EPlist.html•http://www.princetonol.com/groups/iad/Files/elements2.htm•http://www.johnlovett.com/test.htm•http://digital-web.com/articles/elements_of_design/•http://digital-web.com/articles/principles_of_design/Special thanks to Linda Kim (http://www.coroflot.com/redlucite/) for helping me (http://www.rejon.org/) with this tutorial. Also, thanks to the Open Clip Art Library (http://www.openclipart.org/) and the graphics people have submitted to that project.Jonathan Leighton; Jon Phillips; Colin Marquardt; Sylvain Chiron; Nicolas Dufour; Gellért GyurisAles Zabala Alava (Shagi) — 2009; Maider Likona Santamarina — 2009Esteban Capella — 2019